paño dorado

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

I KOADROA

NARRATZAILEA: Euskal herria lurralde eder batean bizi da, mendi eta ibar leun zein goxo artean, eta osagai geografiko horiexek eratu eta ondu dute beraren nortasuna mendez mende.

-Errekak nahiz oihanak gure bizitaren partaide dira: beraien artean jaio gara, beraien artean hazi… eta beraien artean amesten dugu.

-Ez gaitu harritu beharrik gure mitologia betetzen duten personaia fantastikoak mendi, oihan eta erreketan bizitzeak.

-Aurkeztu nahi dugun elezaharrak zeta-antzeko ile horail eta luzeko Lamia eder bat du protagonista.

– Lamiak, sorginak ez bezala, uretan bizi dira, eta ez oihan edo herrisketan.

-Basoan dute etxebizita, ibaiertzetan, eta bertan bainu hartu eta igeri egin ohi dute, euren ahateko oinek edo arraineko buztanak uzten dieten bezain arin eta azkar.

– Uretatik irteten direnean, gustuko dute belar gainean jesartzea eta beren ile ederrak urrezko orraziz orraztea.

– Gizakietatik urrun bizi dira, baina, lantzean behin, beraiek erakarri egin dituzte.

-1310 urtean, Antxon zeritzon Bizkaiko gazte bat lagunekin batera perretxiko bila atera zen.

– Ez zekiten oihan hura Lamiaz beterik zegoela.

(Antxonek eta beraren lagunek antzeztokia zeharkatuko dute, euren saskiekin perretxikoen bila, eta berehala kanpora. Jarrain Lamia talde bat agertuko da, poz-pozik eta dantzan diharduela. Ibaiertzean daude eta dantzan ari direla, gona luzeak jasoko dituzte euren ahateko oinak erakusteko gogoz . Guztiek ile luze-luze, horail eta leuna daukate. LAMIRA, LAMISA, LAMITA, LAMIKA eta LAMIYA deritze, edo antzeko beste edozein izen, ikasle asko izanez gero).

LAMIRA: – Ene ustez, leku hau oso ona da bizitzeko.

LAMISA: – Urrun dago baserrietatik eta inork ere ez gaitu molestatuko.

LAMITA: – Honela geure kasa ibiliko gara.

LAMIKA: – … Kuxkuxero hilkorrik gabe…

LAMIYA: – … Ba… zer nahi duzue nik esatea?… baserritarrek ez naute molestatzen.

LAMISA: – (Txantxean) Oi, begira!… Gizakiek enbarazurik egiten ez diotela dio.

LAMIYA: – Ba ez. Ez naute molestatzen.

LAMIRA: – Entzun: Munaguren baserrian putzuan bizi ginen, eta ez gintuzten bakean uzten.

LAMISA: – Zein ilun zegoen!

LAMIKA: – Askoz hobea da erreka. Hemen, gutxienez, eguzkia dakusagu.

LAMIYA: – Nik gustukoa nuen putzu hura. Personetatik hurbil zegoen. Gizakiek liluratu egiten naute.

LAMITA: – Gera zaitez beraiekin!

LAMISA: – Edo ezkon zaitez baserritar batekin.

DENAK: – Horixe, ezkon zaitez!

LAMIYA: – Ez litzaidake axolarik izango… hara.

LAMIKA: – Oinak ezkutatu egin behar dituzu. Ikusten baldin badizkizute, inork ere ez zaitu maiteko.

LAMIYA: – Batek daki!… Zapatak jantziko ditut… edota abarkak hobeto: handiagoak dira eta nire oinen tamaina disimulatuko lukete…

LAMIKA: – Lo egiteko ere?

LAMIYA: – Baita ere.

(Eztabaidan ari diren lagunen ahotsak entzuten dira)

MARTIN: – Goazen, Antxon, beterik daukat saskia.

ANTXON: – (Martinen saskiari begira) Baina zer egin duzu? Bota ezazu perretxiko hori berehalaxe, pozoitsua da eta.

MARTIN: – Hau?

ANTXON: – Hau… eta beste hori… Ez ote zara konturatzen muskariak direla?

UNAI: – Muskariekin haluzinatu egiten duzu.

MARTIN:- Muskariak? … Hau okerra!

AITOR: – Gezurra dirudi zuk perretxikoak jasotzen hainbat denbora eman izanak. Oihan honetan perretxiko pozoitsu asko daude. Zure oinetan duzuna Deabruaren Perretxikoa da, eta hori ere ez dago jaterik.

MARTIN: – Ez nuen hartzeko asmorik. Aditua nauzu perretxikotan.

ANTXON: – Ikusita daukagu: zuri kendu ezean, gaur gauean afaldu egingo zenituzke nonbait.

UNAI: – Eta oraindik saskia berrikusi egin behar dizugu etxera iristean; dozena-erdi oronja berde eduki lezake, eta perretxiko horiek muskariak bezain pozoituak dira.

– Nik onddo-beltzeko anoa on bat daukat, eta baserrira heldu bezain laster afaldu egingo dut.

– Motel… guztion artean afalduko ditugulakoan nago…

– Guztion artean hartu ditugu eta.

– Nolabait esan.

– Ah!

(Aktoreek zabaldu behar dute elkarrizketa hori perretxiko pozoitsu eta jangarriei buruz ikertu ondoren)

UNAI: – Berandutu egin da. Etxera itzuliko gara?

ANTXON: – Zoazte zuok, urrunago bizi zaretenok, laster gautuko da eta. Ni oraindik alditxo batez geratuko naiz.

AITOR:- Badakit… zuk badaukazu leku ezkutu bat perretxiko gehiago dituena, eta ez diguzu esan nahi…

ANTXON: – Batek daki!

(Mutilak mintzatzen eta antzeztokian sarten diren artean, Lamiak baztertu egin dira gizon gazteek ikusi gabe. Lamiya bakarrik geratu da, arroka baten gainean jesarrita eta oinak uretan. Zeihar dago begira Antxon agertzen ikusi arte. Mutila iristean bizar eman dio. Antxonek hurbildu eta begiratu egin dio. Lamiak so egin dio segundo bakar batzuetan musika leuna entzuten den artean)

LAMIYA: -Nor zaitut?

ANTXON: – Antxon. Antxon nauzu. Eta zu?

(Lamiyak barreari ekin zion eta ez zuen erantzun. Barrez uretan murgildu zen. Antxonek luzaro itxaron zuen, baina Lamiya ez zen berriro atera uretatik).

ANTXON: -Nola izango du izena? Nor izango da?… Ez herrikoa. Seguru. Neska guztiak ezagutzen ditut… Oi… Gautu egin zait eta behia gorde behar dut…

(Antxon aldentzen den artean, aurrez aurreko aldetik beste Lamiak irteten ari dira eta Lamiyarekin mintzatzen).

LAMITA: – Leloa zara gero… horrela baserritar bat ez da zutaz maiteminduko.

LAMIKA: – ”Nor zaitut”? … horixe bakarrik zenekien berari esaten: Nor zaitu?

LAMIRA: -Gizonei elkarrizketa eman behar zaie…

LAMINA: – … eta ez aho-zabalik geratu.

LAMIKA: – Holako zerbait esan behar zenion: “Mendian galdu naiz eta ez dakit haranera heltzen . Erakutsi ahalko zenidake bidea?”

LAMINA: – Eta gizakien edozein istorio asmatu… hala nola umezurtxoa zarela, edo horren antzeko zerbait.

LAMIYA: – Zuzen zaude… xalo-xaloa naiz. Baina gizakietatik hain gertu sekulan izan ez nintzenez gero, ez nuen nabaritu beraien zirrara… Aholkatu egin behar nauzue…

(Lamia guztiek LAMIYA inguratuko dute eta aholkuak emanez irtengo dira antzeztokitik).

KONTALARI: – Egun batzuk iragan ziren eta Antxonek ez zeukan lo egiterik. Hori zela eta, ibaira itzultzea erabaki zuen ea han zegoen beraren maitea. Iritsi zenean, Lamiya bere adats ilehori ederra orrazten ari zen urrezko orrazi batez. Antxon zuhaitz baten ostean ezkutatu zen eta biziki atseginez begiratu zion Lamiari. Nahi gabe, estropezu egin eta izaki emeak, so egin gabe, zera esan zion.

LAMIYA: – Egun on, Antxon. Zer dela eta ezkutatu zara? Zure zain nengoen.

ANTXON: – Ene zain?

LAMIYA: – Zerorren zain. Bai. Hurbildu zaitez. Lehengo egunean ez nintzen izan oso adeitsu zurekin. Beraz, pozik nago berriro etorri zarelako, lagunak izan gaitezen.

ANTXON: – Nik neuk ere nahi zintudan ikusi… Horren eder iritzi nizun…

LAMIYA: – Zu ere mutil polit eta mardula zara.

ANTXON: – Baina oso herabea naiz eta lotsa handia ematen dit neskekin mintzazeak.

LAMIYA: – Ni ez naiz herriko neska… Ni ezberdina naiz. Ez dizut isekarik egingo.

ANTXON: – Benetan ez didazula isekarik egingo?

LAMIYA: – Ez, noski. Jesar zaitez nire aurrean eta begira zeure buruari ene begietan. Ikusiko duzu nola ez dudan gezurrik esaten.

(Musika) Kokoriko jartzen dira aurrez aurre. Musika entzuten den bitartean ANTXON eta LAMIYA haien eskuak luzatuz elkartzen dira eta zutik ipintzen dira elkarri begira.

 

KONTALARIA: – Antxon bazterrera hurbildu eta bertan jesarri zen. Biek elkarri begiratzen zioten kliskatzeke eta inor ez zen hitz egiten hasten. Azkenean gazte emeak zera esan zuen.

LAMIYA: – Nirekin ezkonduko zara?

ANTXON: – Bai, baina lehenago esaidazu zeure izena.

LAMIYA: – Lamiya dut izena.

ANTXON: – Hau izen polit polita!

LAMIYA: – Tori urrezko eraztun hau. Ez ezazu behin ere erantzi. Gure konpromisoaren ikurra da.

(Musika eraztuna ezartzen dion artean)

ANTXON: – Agur, Lamiya.

LAMIYA: – Agur, Antxon.

OIHALA

II KOADROA

KONTALARIA: -Antxonen amak haraneko ezkontzaginak etorraraziak zituen bere semeari emaztegai on eta prestua bilatzeko asmoz, berarekin ezkon eta zoriontsu izan ahal zedin.

(Agerraldia Antxonen baserriko sukaldean kokatzen da. Ama goruetan ari da, aita labanaz zurezko tresna bat lantzen dagoen artean).

AITA:- Andrea… Ez duzu uste Antxon oraindik gazte samarra dela ezkontzea pentsatzeko?

AMA: – Ez da batere gazte. Edo ez duzu gogoan zenbat urte zenituen ezkondu zinenan?

AITA: – … egia da… berak adina.

AMA: – Horixe. Horrela, ezkontzen denean, laguntza izango dut jezteko, oratzeko orduan, eta…

AITA: – … eta berriketan ibiltzeko!

AMA: – Zalantzarik ez. Badakizu zelan luzatzen zaizkidan orduak hemen bakarrik, baserrian?… Ez naiz ia mintzatzen… Ai, iganderoko mezari esker izango ez balitz…!

(Atea jotzen ari dira)

AMA: – Zoaz kanpora. Hauek emakumeen gauzak dira. Alde egizu, faborez.

AITA: – (Etsita) … Banoa, banoa… (Kanpora)

(Aita atera orduko, aurrez aurreko aldetik ezkontzagina sartu da).

EZKONTZAGIN AMA: – (Burua agertaraziz) Sar al gaitezke?

AMA: – Bai, noski, sar zaitezte, zuen zain nago eta. Zelan bidea?

EZKONTZAGIN ALABA: – Bustirik. Hori da xirimiria, hori. Blai eginda nago.

AMA: – Erantz ezazu xala eta jar hemen siketzeko, sutondoan. Badarkazue berri onik?

EZKONTZAGIN AMA. – On-onak. Diego jauna hil berri da.

AMA: -Zein Diego jaun?

EZKONTZAGIN ALABA: – Diego Lopez de Haro, Bizkaiko jauna.

AMA: – Non hil da?

EZKONTZAGIN ALABA: – Algecirasen.

AMA: – Eta non dago leku hori?

EZKONTZAGIN AMA: – Urduña iragan ostean.

EZKONTZAGIN ALABA: – Baina beste muturrean… beste itsaso baten bazterrean, ez Bizkaiko golkoan gero…

AMA: – Eta zer galdua zuen hain urrun?

EZKONTZAGIN AMA: – Gerra…

AMA: – Beti bezala: gizonek dena borrokan konpontzen dute… Borrokara joaten dira etxea defendatzeko aitzakiaz… Baina emakumeok defendatzen dugu: bakarrik geratzen gara, eta bakarrik hazi behar ditugu haurrak eta eutsi ogasunari. (Hasperena)

AMA: – Eta horrek ba ote du zerikusirik ene Antxoni bilatu behar diozun emaztegaiarekin?

EZKONTZAGIN AMA: – Utz ezazu hori ene kontura, dena antolatua daukat eta… Gogoratuko duzu Jaunaren izengoitia,… ezta?

AMA: – Noski: Diego V. Jauna, Arrotza!

EZKONTZAGIN ALABA: -Eta jakingo duzu zergatik deitzen dioten “Arrotza”

AMA: – Jakingo ez dut, bada? Jaurerriko legezko oinordekoa Maria Diaz de Haro beraren lobatxoa delako.

EZKONTZAGINALABA: -Bazen, bazen… Orain dama galanta da… Eta Foruen zina egingo du Gernikako Arbolaren pean… eta jai handia egongo da.., eta ospakizunerako soinekoak jantziko ditugu… eta mutilak eta neskak elkartuko dira… eta.

EZKONTZAGIN AMA: – Eta zure Antxonek, ia konturatu gabe, neska hain mardul, hain zintzo, hain behargin… eta hain eder hori topatuko du, nik bilatu diodana.

Badakusazu zelan daukadan dena aurreikusita?

AMA: – (Besarkadaz) Denetan zaude adi! Gernikan emakumeen jaia izango da… Ordua zen emakume batek agindu gaitzan. Nahiko eta gehiegi da legeak beti gizonek egitea.

EZKONTZAGIN AMA: -Irudikatzen al duzu? Irudikatzen duzu emakume bat agintean gizonen gainean eta zera esan:” Gerrarenak egin egin du”… “heriotza ez da errentagarria”…

AMA: -Irudikatu egiten dut. Arbolaren pean dakusat, gizonei begira eta zera esanez: “Zertarako balio dute aberriek, amek beren semeen odolaz ordaindu behar badituzte?”… zer deritzozue?

EZKONTZAGIN ALABA: -… eta gero, are gorago.., berak esana egin dezaten: “Mundu guztia lanera… gozatzera… zoriontsu izatera”… Hau zoragarria!… ezta?

AMA: – Ez dakit, ez dakit… Segur ote zaude gizonek Maria Andreari bere iritzia egiten utziko diotela.., edota egitasmoa zapuztu egingo diote?

EZKONTZAGIN ALABA: -Ez dut uste… andre horrek ez omen du nahi agindu dezaten. (Misteriotsua) Irakurtzen badakiela esan didate…

AMA: -Ene! Ez da izango moja?

EZKONTZAGIN AMA: – Bai zera!… eta idazten ere badakiela uste dut.

EZKONTZAGIN ALABA: -Monasterioko abatesak ere badaki idazten… eta dokumentu bat erakusten diotenean, osorik irakurtzen du, iruzurtu ez dezaten…

AMA: – Uste ote duzu emakume normalok ere, hau da, ez mojak, ez damak ez garenok… ikas genezakeela irakurtzen eta idazten?

EZKONTZAGIN AMA: – Horitxe bakarrik behar genuen!… Begira: iruzurtzen ote zaituzte eztia erosten dizutenek, edota oker zaude behiak erditu behar duenean?

AMA: -Ez, noski. Eta ez dit ihes egiten aitari teilaberritu behar dela esan behar diodanean, adibidez, hark berak idoro duela uste duen arren… eta hori beste gauza bat da.., guk ideiak izateaz gain, disimulatu egin behar dugu eta senarrei eurenak direla sinetsarazi.

EZKONTZAGIN AMA: – Jakina! Gizonak baino askoz azkarragoa zara eurak konturatu ez diren arren. Nola ezin ikas irakurtzen eta idazten, eurek ikasten badute?

AMA: – Badakizu?… inbidia ematen dit Maria Andreak: ez Bizkaiko Andrea izateagatik, horrek oso korapilatsua izan behar du eta, gizonen begiei aurrez aurre begiratu ahal izateagatik baizik, eurak bezalakoa dela dakiela…

EZKONTZAGIN AMA: – Eurak baino gehiago… Maria Andreak irakasle on-onekin ikasi du, eta legeei buruz asko daki.

AMA:- Ene!… Noski: ikasi duen emakume batek gizon eskolagabe batek baino gehiago balio behar du. Hori inbidia!

EZKONTZAGIN AMA: – Bai horixe!… Esan dizut… Egunen batean emakume guztiok liburuei bizitzaz dakigun beste jakingo dugu. Ez zaitez zalantzan egon.

ANTXON: – (Kanpotik) Ama!

AMA: – (Ezkontzaginei) Irten zaitezte hemendik, ez da komeni ikus zaizaten. Oso herabetia da, eta baldin badaki, ez dio jarraituko gure jokoari. (Boz gora) Zer nahi duzu, seme?

ANTXON: – (Biziki gustura sartu da) Ama, ezkondu egingo naiz!

AMA: – Ederto! Horitxe nerabilen gogoan, hain zuzen ere. Baina, seme.., norekin?

ANTXON: – Mendian topatu dudan neska batekin.

AMA: – Baina, nor da?

ANTXON: – Zer axola zaizu nor den? Nire bizitzan ikusi dudan ederrena da.

AMA: – Herrikoa al da?

ANTXON: – Ez

AMA: – Hurbileko baserriren batekoa?

ANTXON: – Ez.

AMA: – Badakizu nortzun diren beraren gurasoak?

ANTXON: -EZ.

AMA: – Baina seme… Ez dakizu nor den, ezta non bizi den ere… Zer dakizu neska horri buruz?

ANTXON: – Badakit zelan duen izena.

AMA: – Zelan?

ANTXON: – Lamiya.

AMA: – Ene! Horrek ez diruri kristau izenik.

ANTXON: – Baina ez didazu esango polita ez dela.

AMA: – Ez dut gustukoa… Eta aurpegia izena bezain arraro ote dauka?

ANTXON: – Munduko ederrena da! Begira zelango konpromisoko eraztuna eman didan oparitzat.

(Amak eraztunari so berezko iruzkin batzuk egin ditu)

AMA: – Emaztegiak ez dira sortzen perretxikoak balira bezala. Ez dira bizi bakarrik mendian. Familia dute.

ANTXON: – Zer ardura du beraren familak? Neska da interesatzen zaidana… Hain polita da, ama!

AMA: -Ene semetxo! Zorgindua dirudizu… Ez zaitut sekulan ikusi horrela… (Berezko esaldiak)

ANTON: – (Antzeztokitik atera da, sabaira begira, distraitu mintzatzen ari dela). Zein zoragarria den! Lamiya!… Lamiya! Aitari kontatuko al diot?

AMA: – Bai, noski, gizontxo. Zoaz beraren bila eta ezaiozu laster hona etortzeko. (Antxon irten da). Ene Jaungoikoa, ene Jaungoikoa!… Zer jazoko zaio mutil horri? Zorginkeria balu bezala!

EZKONTZAGIN AMA: – (Satu da) Ez zaitez axolatu, andre hori. Hori Maria Andrearen jaira joan eta aipatu dizudan neska ikusi orduko pasatuko zaio.

AMA: – Uste al duzu? Ene semea erdi erotuta dagoelakoan nago. Ez dakit zer gertatzen zaion… Ez dut inoiz ikusi horrela. (Hizketan ari direla antzeztokitik irten dira alde batetik, eta bestetik aita eta Antxon batera sartu).

ANTXON: – (Aitarekin hizketan) Lamiya! Lamiya du izena… Ez daukazu irudikatzerik nolako ilea duen… eta zelango eskuak.., eta zein ahots… Ez ote da ametsa ni bezalako baserritar apal batentzat?

AITA: -Zer kontatzen didazu, seme?

AMA: – (Sartzen ari da) Horixe , ba. Esan al dizu? Emaztegai eder-eder bat duela, basoan topatu duela eta berarekin ezkondu nahi duela.

AITA: – Ezin dut sinetsi. Ez da neskei begiratzen ausartzen eta. Bromaren bat izango da.

AMA: – Bromarik ez. Atzamarrean konpromisoko eraztun bat daroa, emaztegai horrek eman diona.

ANTXON: – (Eraztuna erakusten ari da) Begira, begira!

AITA: – Badakusat, bai… Beraren gurasoekin hitz egitera joan beharko dugu.

ANTXON: – Uste dut ez duela gurasorik.

AITA: – Eta mendian topatu duzula diozu?… Nola ditu oinak?

ANTXON: – Ez dakit. Ez dizkiot ikusi.

AMA: – Eta ilea?

ANTXON: -Luze gerriraino eta eguzkia bezain horaila.

AITA eta AMA: – (Izuturik) Lamia bat!

ANTXON: – Lamia bat? Ezinezkoa: oso normala dirudi.

AITA: – Lamiek emakumeen antza dute denetan, baina uretako izaiak dira eta ahateko oinak dauzkate.

AMA: – Zure emaztegaiak badauka ahateko oinik?

ANTXON: – Esana dizut ez diedala erreparatu.

AMA: – Bada erreparatu behar diozun lehenengo gauza da.

(Antxonen lagunak sartu dira, berarekin perretxikoen bila ibili zirenak)

LAGUNA: – Antxon, badakizu? Gernikaraino joan behar dugu, jai bikaina prestatu dute eta, Maria Andrearen zin egunean.

– Denetarik egongo da: mukur-arrastatzea, harri-jasotzea…

– Dantza.

– Pilota partidua…

(Hemen aktoreek euskal kirola autoktonoen zerrenda egingo dute, hala nola beste ekintza ludiko batzuena ere)

ANTXON: – Ez dakit joango naizen.

LAGUNA: – Ez zarela joango?

– Zure bila etorriko gara.

AMA: -Zoazte, atera eta ibilaldi bat egizue berarekin, ea distraitzen den. Zoaz taldearekin, seme.

ANTXON eta LAGUNAK: – Agur.

AMA eta AITA: – Agur.

(Amak eta aitak mutilak aldentzen ikusi eta oso triste geratu dira)

Zer egingo dugu orain?… Lamia bat du emaztegai!

OIHALA

III KOADROA

KONTALARIA: -Heldu egin ziren jaiak. Bizkai osoa batu zen Gernikan egun baztuetan.

– María Díaz de Haro Andreak, Bizkaiko Foruen zina egin ostean, Batzar Nagusien omenaldia jaso zuen. Batzarrak berrogeita hamairu urtez zuzenduko zituen.

– Emakume bizkaitarrak zoriontsu zeuden azkenez andre batek aginduko zituelako.

– Azoka handi bat antolatu zen eta lekutako merkatariak, munduko mugaldeetakoak etorri ziren.

– Holandako mihiseak, Txinako zetak eta Veneziako bitxiak erosi ahal izan ziren.

– Jaurerriko leku guztietatik etorritako gizon eta emakumeek atseginez erakusten zituzten beren jantzirik onenak.

– Denek txistu eta trikitrixaren soinuarekin batera egiten zuten dantzan poz-pozik.

– (Dantza bakun batean ari direla – katean adibidez- irtengo dira, eta jende artean sartuko, María Andreari goraka. Erakustaldiaren ondoren, eta musika amaitzean, nor bere lekuan gera dadila, kontalariak bere eginkizunean jarrai dezan).

KONTALARIA: -Ez ziren bizkaitar guztiak etorri jaira.

– Antxon maitemindua, Gernikarantz joan beharrean, mendira joan zen ihesi, Lamiya zelatatzeko eta beraren oinei begiratzeko.

– Guztiz handia izan zuen atsekabea bere maiteminduaren ahateko oinak ikustean, errekan sartzen ari zela, eta hori zela kausa arima penaz hautsi zitzaion.

– Baserrira heldu zen eta nahigabez beterik ohean etzan.

– Horrela topaku zuten bere gurasoek eta lagunek, jaitik poz-pozik itzultzean.

– Antxon aurkitu zutenean, konpromisoko eraztunari eusten zion bi eskuekin.

– Ez zien erantzun bere guraso eta lagunen galderei.

– Maitasunez hila zen.

(Kontalariaren lehen testua, Lamiaren kondizioa idoro izana aipatzen duena, itzaleko emankizun batekin batera joan daiteke, ahateko oinen itxura azpimarratzeko.

Oihala berriro irekitzean, baserriaren barruan gaude berriro. Bertan, ahalik eta nabarmenenik, protagonistaren gorpua agertuko da. Erromeriatik datozen pertsona guztiak sartu doaz arian-arian eta hondoan jarriko dira eszenaren erdia zabalago uzteko).

AITA eta AMA: -(Adierazpenok beste natural batzuekin batera joan BEHAR DUTE)

– Seme, non izan zara, ez baitzaitugu jaian ikusi?

– Zergatik geratu zara etxean?

(Hurbiltzen ari dira)

– Hilda dago!

AMA: – (Deiardaka) Zatozte. Zatozte denok! Gure semea hil egin da!

(Aktore guztiak sartuz doaz eta iruzkin egokiak egiten dihardute)

– Zer dauka eskuetan, indar handiz eusten diona?

(Berari kentzen saiatzen dira lortu gabe)

AITA: -Lamia ezkongaiak eman zion eraztuna delakoan nago.

DENAK: – Lamia ezkongaia…!

AMA: – Antxon maitemindua zegoen ibaiko Lamia batez eta horrek konpromisoko eraztun bat oparitzat emana zion.

AGUREA: – Bada Lamiak eraztuna erregalatu bazion, bera ere zegoen mutilaz maitemindua.

(Musika ezti-eztia entzuten da aktoreek negar itxura egiten duten bitartean.

Lamiya eszenan sartu da eta musikaren arabera mugitzen dabil, eta dakarren urrezko parpailadun oihal eder batez Antxonen gorpua estaliko du. Mundu guztiak harridurako aurpegia jarriko du. Lamiyak hiru bira egingo ditu Antxonen inguruan, eta hirugarrenean urrezko mantua kenduko dio. Antxon zutitu egingo da eta begiak igurtziko ditu loaldi sakon batetik itzarriko balitz bezala).

ANTXON: – Non dago? Zer gertatu da?

LAMIYA: – Zergatik ez zenidan esan nire Lamia kondizioa idoro zenuela?

ANTXON: – Zure ahateko oinek gure maitasuna ezinezkoa dela adierazten dutelako: Lamiok magikoak zarete eta hori dela bide, hilezkorrak.

LAMIYA: – Zuk gainditua duzu heriotza. Benetan maitatzen baldin banauzu, zuk diozunez, igo zaitez oihanera enekin, hilezkortasuna bizitzera.

(Antxonek aita eta amari begiratuko die, zein erabaki hartu jakin gabe)

ANTXON: – Zer egingo dut, ama?

AMA: -Zoaz berarekin, seme. Dagoeneko ez zara gurea.

AITA: – Gu arratsaldero igongo gara mendira eta zure presentzia sentituko dugu zuhaitzen adarren artean eta errekaren zurrumurruan.

LAMIYA: – Ehunka urte iragan arren, Antxon eta biok beti ibiliko dugu geure maitasuna Bizkaika baso hezeetan zehar.

ANTXON.- … eta egunen batean bidaiariek urrezko orrazi batekin gazte bat ile luze eta horaileko neskatza orrazten aurkitzen badituzue, ez arduratu…

LAMIYA.- …ezta guri hitz egin ere ez…, zuen ahotza gure hilezkortasuneren belarrietara ezin izango du iritsi eta

OIHALA

1 comentario

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *